Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

MOJENAK BI TXISTE

Jesus Mari Mendizabal

Munduan egunero negarra albiste, goizero prentsan zenbat irizte iriste…! Onerako ez denez pozoia albiste, gaur ere eguna dut baldan eta triste… Kontatuko dizkizut mojenak bi txiste.   (Bata). Joan dira bi moja zintzo azokara eta… berandutu konturatzerako. «Ilun dinagu, Ahizpa Nerea; urruti gauden komentutik», batek. Eta: «Jakina: halaxe dun, bai, Ahizpa Eztitsu… Eta konturatu al […]

KONPETENTZIEN BIDEZKO HEZIKETA

Jesus Mari Mendizabal

Duela hilabete hasi zen, gutxi gorabehera, aurtengo ikastaroa eskoletan. Oraingo heziketaren harira, honako hau irakurri nion anonimo bati (Egiakoa omen), erderaz: «1950az geroztik, asko aldatu dira sistemak eskola publiko zein pribatuan, hala arlo akademikoan nola ikasleekiko harremanetan. Gaur egun ikasle askotxo, alfer baldanak ez ezik, “ukiezinak” ere badira; hezkuntza-erakundeek belaunaldi despotak (sic) eta negargarri txarrak […]

ZAHARRAK BERRI edo GREY POWER

Jesus Mari Mendizabal

Hirurogeitaka urteetatik gooora gabiltzanok zertxobait eta gehiago ere badakigu protestez, grebez, manifestazioez eta kaleko borrokez. Hala hasi-hazi ginen bizitzan; hala hezi eta hesitu gintuzten garaiko inguruabarrek. Francoren hil aurre eta ondoren latzak joan ziren; baina gaur ere bada estuasun franko. Gazteak isilik samar daude; baina aitona-amonak, udaberriaz geroztik, kalera dira piloan atera haserre, sindikatu eta […]

HAMAZAZPI GAMELUENA

Jesus Mari Mendizabal

Nik uste nuen, hamazazpi gameluen kontakizun zahar famatu bezain polit bitxia, antzina-antzinakoa zela, eztula sortu omen zen garaietakoa. Baina, ez. XX. mendekoa omen da! Internet sareak halakoxe arrain arraro arraioak ekartzen dizkigu begien bistara orain, gure harridurarako. Agidanean, orain euskaraz kontatuko dizudan hamazazpi gameluen istorio hau, Bhagwan Shere Rajneesh (Osho) (1931-1990) indiarrak idatzitako «Suzko hitzak» […]

HAMAIKA ETA BAT GEHIAGO

Jesus Mari Mendizabal

HAMAIKA ETA BAT GEHIAGO   (KONTXAn HAMABIgarren BANDERA).   Hondarribian (Irun, Hendaia), Bidasoaren ahoan, neska-mutilak arraun lanean ehun bat urte iragoan estropadetan ibilki dira emaitza on oparoan, herriarentzat ona-ta-sona ekarriaz luzaroan.   Irailak bian, Zierbena lehenen; Urdaibai, bederatzian… Halere, inoiz halabeharrak jotzen du era bitxian: Zierbenarekin Hondarribiak, borroka estu itxian, estropadarik irabazi ez eta bandera […]

FESTA ETA LANA

Jesus Mari Mendizabal

Irailaren hasierak, gure probintziako bazter ia guztietan, bi errealitate gordin dakartza urtero: lana (edo opor-ondoko depresioa, lanera berriro derrigor hasi behar dutenentzat) eta festa (iraileko Ama Birjinen jai-haizea, 8an eta 9an, herriko festak dituztenentzat). Hemen Hondarribian, kasu. Batetik, lana (esan nahi baitu estualdia, disziplina, dependentzia, diru-beharra…); bestetik, festa (jendetza, zarata, gaupasa, etxea bete bisita eta […]

KOSKABILBOAK

Jesus Mari Mendizabal

Aliron jauna pozik bizi zen, zorion arraio harroetan, urtea joan eta urtea etorri. Egun batean, ordea, buruko minak erasan zion. Arin erasan ere hasieran, baina egunetik egunera eraman ezina bihurtu zitzaion arte. Hain eraman ezinak ziren haren buruko minak, azkenerako medikuarengana joatea erabaki zuen derrigor, bizimodua eta lana normal egin ezinik. Etxeko medikua aski ez […]

36ko ONDDO TXARRAK, BERRIZ!?

Jesus Mari Mendizabal

Ez nuke apokaliptiko ipini nahi, baina badira “suertatu” zaigun estatu agintari petral tematsuan zantzu edo seinale gaizto nabarmenak, beldurra ez ezik, izua ere eragiten didatenak, aldian sarri; gure ondorengoei begira, batik bat. Frankismo zitalaren arrastoak behin betiko galduak zirelakoan, agertzen hasi zaizkigu han-hemen, Jaizkibelen onddoak eta zizak bezain sarri eta sasiko. Zantzuak. Batetik, demokraziaren barruan […]

octubre 2018
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031